Santiago Katedrala
Katedrala 1950etik da, Diozesia eratu zenetik hain zuzen ere.
Eliza behinolako ermita edo baseliza gotiko baten gainean eraiki zuten
XVI. mendearen azken herenean. Hiru nabe ditu sei oinarritan altxatuak,
klaustroa eta arkupea, koroa kapilardun girola bat eta bobeda edo
ganga handiak.
Bilboko tenplu gotiko nagusi
honek hiriaren patroi santuarengandik hartu zuen izena. Bilboren
beraren sorreran aurretik jarri zioten izena, XI. mendearen aurretik,
agian
Koroa egiten 1404an hasi ziren, eta XVI. mende amaieran klaustroa eginda
zegoen, estilo gotikoan, apaingarri askorekin. 1581ean Hegoaldeko
arkupea egin zuten, eta 1596an Posta kalera begira dagoen Aingeruaren
Portada. Gaur egungo dorrea eta etxaurrea 1885ean eraiki ziren. Hala
ere, elementu berrriagoak ere ikusiko ditugu, duela gutxi berritze
lanak egin baitituzte.
Horrela, barrualdea eta kanpoaldea hartu dituzten lan handi horien
guztien ostean, gaur egun, kanpoko edertasun ukaezinarekin batera,
organo eta kanpaia berrien soinuak ere goza daitezke.
San Anton
Bost urteko lanen ostean,
2003ko azaroaren 9an ireki zituen berriro ateak San Anton elizak.
Lanoi esker, lehen oharkabean pasatzen ziren elementu asko ikusteko
aukera dugu.
Atzera egin dezagun historian. Alfonso
XI.ak 1332an alkazar bat eraikitzeko agindu zuen. Alkazar
horrek libre utzitako lurrean eraiki zen, gerora, San Anton eliza.
Lehen ospakizun erlijiosoa handik mende batera egin zuten, 1433ko
abuztuaren 5ean.
Eraikin berezi honek estilo
zorrotza du, eta gotiko argia du bere eraikuntzaren funtsean. Hala
ere, ez da bakarik kulturako tokia izan. Bere balio arkitektonikoek
leku berezia eman diote Bilboko bizitzan, hiriaren armarrian
agertzen baita, duen garrantziaren erakusgarri.
Berritzeari dagokionez, ehunka
urteko organoa konpondu dute, baita koro eguzkitsua ere. Gainera,
aldare nagusiaren atzeko horman, 20 metroko murala ipini dute,
egurraren gainean Enrique Garcia Erguinek margotua.
Laburbilduz, lan horiek guztiek
hiriko historiaren zati handia bereskuratzeko aukera eman dute,
zonalde honetan lehen Udaletxearen zimenduak baitaude.
San
Nikolas
Bariko San Nikolas marinelen
patroiaren omenez altxatuta dago. Itsasadarraren eta antzinako Bilbo
zenaren artean jarrita dagoenez, gaur egungoa baino lehen zegoen
baselizak hiria gertu zegoela adierazten zien marinelei.
Eliza berria 1756ko abuztuan ireki zuten. Estilo barrokoa dauka,
luxu handirik gabea, neoklasizismo arrazionalistaren ukitu batzuekin.
Oinplanoa oktogonala da, eta
kanpoaldea bi dorrek zaintzen dute. Behin barruan gaudela, ikusi
beharrekoak dira egur landuak eta Juan Pascual de Menaren erretaula,
1972. urtetik Arte eta Historiaren monumentu honetan gordeta dagoena.
Juan
Santuen Eliza
Zazpi Kaleen erdi-erdian dago, bihotzean bertan. Juan Santuen
elizak eta Euskal Museoak hartzen duten eraikina XVII. mendean
altxatu zuten jesuitek. Ikastetxea jarri zuten, harik eta 1767.
urtean Carlos III.aren aginduz ordena kanporatu zuten arte.
1770ean moztu egin zen
ikastetxearen eta elizaren arteko lotura. Lehenengoan irakasleentzako
ikastetxea eta Miserikordia Etxea jarri zituzten. Bestalde, elizak,
parrokia eginda, Juan Santuen izena hartu zuen.
Tenplu hau
Bizkaiko barrokoaren hasiera-puntutzat hartu da. Fatxadak ez dauka
apaingarri askorik, eta Pizkundearen eta Europako Barrokoaren artean
dago.
Oinplanoa basilikarena da: hiru nabe ditu, erdikoa garaiagoa da
eta aldeetakoak estuagoak. Absidean, barrokoko erretaula dago.

|