Euskal Museoa
Behinola jesuiten ikastetxea izan zen eraikina hartu zuen
museoak 1604tik 1767ra. Etnografia, Historia eta Antropologia museoak
gaur egun duen itxura 1964ko lanei zor zaio. Orduan, hainbat lan egin
zituzten, betiere hasierako itxura gordeta, museoa bere
beharrizanetara egokitzeko. Oraintsu beste hainbat lan ere egin
dituzte, museoa hobetzeko, museologia eta museografia aldeetatik
Aipatu lan horien harira, garrantzitsuak dira Unamuno plazatik
sartzeko ate berria eta Maria Muñoz kaleko ezindu fisikoentzako
sarrera.
Erakusketa finkoak eta behin-behinekoak egiten dituzte. Eraikinak
oinplano laukia du, eta lau hegal ditu, elkarekin komunikatuak. Hegal
horietako bakoitzean hainbat gela daude, eta gelak gaika antolatuta
daude: Bilboko Kontsulatuaren Gela, Bizkaia Gela, Historiaurrea,
Burdina eta Burdinolak, Itsasoa, Euskal Etnografia eta Bizkaiko
Herritaren Arte Erlijiosoa.
Museoaren beheko solairuan Mikeldi enblematikoa dago.
Animalia itxurako hau, Harri-Arokoa omen da, eta haren inguruan
hiletetako elementuak eta heraldikaren gaineko harri zizelkatuak daude.
Ordutegia:
11:00-17:00
(Asteartetik zapatura)
11:00-14:00
(Domekan)
Artelan Berreginen
Museoak
Hasiera batean, arraroa da Bilbok Nazioarteko Artearen Lanen
Erreprodukzio Museoa duela entzutea. Hau da, museoan kopiak bakarrik
daudela entzutea. Horregatik, egin beharreko lehenengo gauza
eraikinaren nolakotasunak eta helburuak zehaztea da.
Munduan
erreprodukzioen edo kopien museo gutxi daude. Euren ezberdintasuna ez
datza barruan dituzten lanetan, duten helburuan baizik. Esan nahi
baita, arte-ondarea gordetzeko barik, Artearen Historiaren
didaktikaren mesedetan eraiki direla tankera horretako museoak.
Artelan
Berreginen Museoa egiteko ideia Manuel Ramirez Escuderorena izan zen.
1922an egitasmoaren berri eman zuen Euskal Kulturaren Batzordean, eta
1927an museoa eratu zuten. Ikusgai zeuden obrak Arte Unibertsaleko
obrarik ezagunenen kopiak ziren, igeltsuz eginak.
Museotik
ibiltzen garenean, aurrean ditugun lanek leku batetik bestera eramaten
gaituzte une batez: Louvrera, Florentziako Akademiara edo British
Museumera. Bertatik bertara ikusiko ditugu, besteak beste, hauen
kopiak: Elxeko Dama, Diskoboloa, Miloren Venus, Praxitelesen Hermes,
eta Miguel Angelen Moises.
Esan bezala, museo honetan, eskultura eta arkitektura lanen
igeltsuzko kopiak daude, estilo eta garai guztietakoak. Hala ere, bai
kalitatean bai kopuruan, garai bi nagusitzen dira: Grezia klasikoa eta
Pizkundea. Orduko ehun pieza baino gehiagoren kopiak daude ikusgai
museoaren mila metro karratuetan.
Ordutegia:
Astelehenetik
barikura 9:30-11:30 eta 16:00-19:00
Zapatu eta
jai-egunetan itxita egoten da eta domeketan hau da ordutegia:
11:00-14:00.
Eliz Artearen Museoa
Gizakundearen
Plazara jota, Eliz Artearen Museoa dago. Bertan erakusten diren lanak
Bizkaiko arte erlijiosoarekin lotuta daude.
Atxuriko Gizakundearen Komentu zaharra 1515. urtean sortu zuten moja
domingotarrek. Museo bezala ez da ireki 1995era arte, baina gaur egun
Bilboko historiaren gaineko informazio aberatsa dago.
Museo
bilakatze honetan zerikusi handia eduki zuten 1983ko uholdeek.
Eraikinak kalte handiak hartu zituen, urek 4,10 metro ere hartu
baitzituzten. Beraz, 1991an Udalak etxea utzi zien Diozesiarrei, Eliz
Museoa eraiki zezaten. Diputazioak zaharberritze lanetarako dirua
jarri zuen. Emaitza klaustro karratua da, eraikinaren beharrizan
berrietara egokitutako toki lasai eta harmoniatsua.
Museoko ondareari dagokionez, zortzi mendeko objektuak ditu,
denak ere kultuarekin lotuak. Jatorri anitza dute objektuok:
Diozesiaren elizak, Diputazioaren dohaintzak edota Etnografia,
Historia eta Arkeologia Museoa.
Ondarea:
Erlijo-zilarlanak:
Bilboko eta Amerikateko lantegietan egindako pieza bikainak
.
Jantzi
sakratuak: XVI. mendetik XX. mendera bitarteko apaingarriak.
Eskultura,
pintura, alabastroa, keramika, larrua... Erromaniko garaitik gaur
egunera arte.
Astartetik
domekara 10:30-13:30 eta 06:00-19:00. Zapatuetan ez dute arratsaldean
irekitzen.
|