Home

Home

Compras

Dendak

Noticias

Albisteak

Txiki Web

Txiki Web

Bilbao Zaharreko Gunea

"Zure elkargunea"

  :: Goazen erostera
  :: Dendak sarean
  :: Lanbide gunea
  :: Txiki Web
  :: Albisteak
  :: Inkestak
  :: "Egun On" aldizkaria
  :: Gune historikoa
  :: Nola heldu
  :: Lotura interesgarriak
  :: Agenda kulturala

:: Elkartea ::

  :: Ongietorria
  :: Helburuak
  :: Antolaketa organoak
  :: Elkarteko merkatariak
  :: Merkatarien gunea
  :: Non gaude

   ::. Antolaketa organoak .::

          Gobernu organo gorena elkartekideen Batzar Nagusia da; urtean behin ohiko bilkura egiten dute, eta ez-ohikoak Zuzendaritza Batzordeak egoki irizten dion bakoitzean, Estatutuetan aurreikusita bezala.

          Zuzendaritza Batzordea gutxienez sei markatarik osatua da, eta bi urtean behin berriztatzen da. Honen lana Elkartearen gestioak burutzea da. Horretarako, Lan Batzordeen laguntza izaten du beti:

          - Hirigintza: Zazpi Kaleetako ingurunea hirigintza mailan zaintzeaz arduratzen da. Honen bitartez kontrolatzen dira hainbat udal zerbitzu: ura, gasa, argiak, garbitasuna, bideak, jagotea, etab.

          Hainbat erakunderekiko harremanez ere arduratzen da -Udala, Foru Aldundia, Surbisa- bere eskumenekoak diren gaietan: Egitamu Berezia, Azpiegitura Lanak, Ondare Historikoa, Pintadak Garbitzea, etab.

          - Sustapena eta Publizitatea: Izenak adierazten duen bezala, Zazpi Kaleetako merkataritza sustatzeko publizitate kanpainak eta animazio ekitaldiak antolatu eta gauzatzeaz arduratzen da.


          - Barne Batzordea: Elkartearen eta bertako kideen arteko harremanak kudeatzeko sortu da, bai eta kide berriak erakarri eta elkartekideei euren lanean laguntzeko balio dezaketen zerbitzuak sortzeko aukera aztertzeko ere
Kaleko Bokalak: Kale bakoitzeko lagun bat edo batzuk dira hauek, eta euren lana Zuzendaritza Batzordearen eta gainerako kideen artean komunikazioa egon dadin lortzea da: batzuen eta besteen kezkak, mezuak eta halakoak jaso eta jakinarazi egiten dizkiete gainontzekoei. Bereziki biziak diren kaleetan euren ekintza edo sustapen jarduerak antolatzen dituzte, eta autonomia osoa dute horretarako.

          Baliabideak

          Elkarteak baditu lokalak Plaza Barriko 10.eko 2. ezkerrean, eta bertan, guztiz informatizatutako administrazio-bulegoaz gain, hainbat areto eta bulego ditu bilerak, mintegiak eta halakoak egiteko. Gainera, biblioteka tekniko txiki bat ere badago. Instalazio horiek elkartekideek erabiltzekoak dira edonolako bilkurak egiteko: erosketa-taldeak, erakustaldiak, gremio edo kale bilerak, etab. Baldintza bakarra da Zuzendaritza Batzordearen edo Lan Batzordeen bilkurarako deirik ez egotea egun eta ordu horretarako.


          Giza baliabideei dagokienez, elkarteak hiru lagun ditu egun osorako kontratuaz administrazio lanak burutzeko: Zuzendaritza Batzordearen erabakiak betearazten dituzte, kideei arreta ematen diete, etab.


          Elkartearen baliabide ekonomikoak elkarte-kideen kuotekin eta merkataritzari laguntzeko hainbat erakunde ofizialek emandako dirulaguntzekin eratzen dira.

www.CascoViejoBilbao.com

Pribatasun politika   |   Publizitatea  |   Zerbitzu baldintzak

© Bilbao Zaharreko Merkatarien Elkartea ®